eues

Albistea

Produktu berriak CROPSLIFE online salmenta plataforman

Persona en un puesto de venta de productos ecológicos

CROPS4LIFE proiektuko produktu agroekologikoak online saltzeko plataformak hazten jarraitzen du. Orain barietate handiagoa aurki daiteke, Arabako baratze, gaztagile, ardogile eta okin proiektu berriak sartu direlako. Plataforma hau proba fasean dago oraindik, eta gertu ekoitzitako elikagaiak erosi nahi dituen edonorentzat irekita dago. Bertara sartzeko, aleko.eus webgunean sartu eta Aleko Market sakatu behar da. Hurbileko elikagaiak errazago erostea du helburu, nekazaritzako elikagaien eredu jasangarriagoa eta agroekologikoagoa sustatuz.

Gaur egun, hiru baratze-proiektuk merkaturatzen dute beren produktua plataforman. Horietako bi, joan den 2024ko prestakuntza-aldian parte hartu ondoren, ALEKO Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Test Guneak eskaintzen dituen finketan ari dira orain jarduera-proba egiten: Lur Honera ALEKO Monasteriogurenen eta Virginia Barazkiak ALEKO Basaldean. Hirugarrena, Soilik kooperatiba, baratzezaintza biointentsiboan trebatzen duen taldea da, CROPS4LIFE proiektuaren barruan, eta Basaldea Nekazaritza ekologikoko enpresen zentroaren lursail bat lantzen du.

Duela gutxi, gainera, bi gaztandegi gehitu zaizkio merkaturatzeko zirkuitu labur horri. Biak gaztandegi artisauak dira, baina Zelaitxo Baserriak ahuntz esne gordinarekin egiten du gazta, eta Puerto de Munainek bere ardi latxen esnea erabiltzen du, Entzia mendilerroaren magalean libreki bazkatzen dutena.

Hauek dira azken bi sarrerak: Bodegas Córdoba Martínez, Lapuebla de Labarcan kokatutako upeltegi txiki bat ardoa bere mahatsekin egiten duena, elaborazio-teknika berriekin, baina familiarengandik jasotako teknika tradizionalak ahaztu gabe. Eta Basotik Valpuesta, egur ekologikoko labe artisaua, hurbiltasun-irinak eta hartzidura luzeak erabiltzen dituena.


CROPS4LIFE produktuen online denda

101114329 LIFE 22-GIC-ES-CROPS4LIFE

Co-funded by the European Union. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union or CINEA. Neither the European Union nor the granting authority can be held responsible for them.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala