eues

Albistea

CROPS4LIFEk esperientziak trukatzeko hiru topaketetan parte hartu du

CROPS4LIFE topaketetako batean parte hartu zuten pertsonak

Apirilean, CROPS4LIFE proiektuko erakundeek esperientziak trukatzeko hiru topaketetan hartu zuten parte. Topaketa horiek nekazaritzako elikagaien sistemaren trantsiziora eta lehen sektorean belaunaldien arteko erreleboari aurre egitera bideratuta daude. Topaketen balantzea oso positiboa izan da; izan ere, CROPS4LIFEn sartutako zereginen zati bat lantzen duten ekimenen inplementazio maila desberdinak ezagutzea ahalbidetu du, bai elikagaien ekoizpenaren aldetik, bai produktuen banaketaren eta merkaturatzearen aldetik.

Esperientziak trukatzeko lehen topaketa Nafarroako Foru Komunitatean dagoen Zunbeltz Nekazaritza Test Gunea bisitatzea izan zen. Zunbeltz Landa Garapenerako Elkartea buru duen proiektuak hainbat lursail eta instalazio ditu abeltzaintza ereduak probatzeko. Informazio gehiago: https://zunbeltz.com.

Esperientziak trukatzeko bigarren trukea Gipuzkoako Goierri eskualdean kokatutako Biziola proiektuarekin egin zen. CROPS4LIFEko hainbat erakundek Biziolak Lazkaon ireki duen denda bisitatzeko aukera izan zuten. Denda horrek ekoizleen eta Goierri eskualdeko biztanleen arteko topaleku eta zubi izan nahi du, eta, horrez gain, elikadura eredu independente, jasangarri eta orekatuago baterako bidea bultzatu nahi du. Proiektua sostengatzen duen kooperatiba 370 pertsonak osatzen dute. Informazio gehiago: https://biziola.eus.

Hirugarren trukean, RETAk (Red de Espacios Test Agrarios) Extremaduran antolatutako nekazaritzako elikagaien proiektu berritzaileak ezagutzeko jardunaldietan izan zen CROPS4LIFE. Topaketetan parte hartu zuten erakundeek Arraigados proiektua, La Vera Nos Alimenta proiektua, Montaña kooperatiba agroekologikoa, COOPRADO nekazaritza test gunea eta Actyva kooperatiba ezagutzeko aukera izan zuten. Gainera, jardunaldiak baliagarriak izan ziren nekazaritza test guneek berrikuntza polo gisa duten zereginean sakontzeko eta gune horien eta eskualde bakoitzean finkatutako lehen sektorearen arteko harremanean sakontzeko. Informazio gehiago: https://www.espaciostestagrarios.org.


 

101114329 LIFE 22-GIC-ES-CROPS4LIFE

Co-funded by the European Union. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union or CINEA. Neither the European Union nor the granting authority can be held responsible for them.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala