eues

Albistea

Corazonistas, Federico Baraibar, Koldo Mitxelena eta beste hainbat ikastetxe bizikleta mugikortasuna sustatzen ari dira haien ikasleen artean

Gasteizen bizikleta mugikortasun alternatiba gisa sustatzeko bidean, bizikletentzako azpiegiturak sortzeaz gain, hiriko bizikletaren kultura bultzatzeko beharra ikusi dugu.

Ikastetxeekin ari gara lanean ikasleek eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabil dezaten laguntzeko, eta horretarako modu seguru eta arduratsuan ibiltzeko behar dituzten ezagutza eta abilidadeak eskaintzen ari gara.

Albiste honetan, egin diren ekintza guztietatik hiru nabarmendu nahi ditugu. Alde batetik, Corazonistas ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ikastaroak egin dituzte trafiko lasaituko kaleetan bizikletaz galtzadatik ibiltzen ikasteko. Beheko argazkian ikus daitekeenez, begiraleen laguntzarekin maniobrak egiten ikasi dituzte ikasleek.

Corazonistas

Federico Baraibar ikastetxeko ikasleek Bike Stationaren lokala bisitatu dute. Udal ekipamendu horren xedea bizikletaren kultura sustatzea da, eta beste jarduera batzuen artean bizikletaren mekanika ikasten da, eta bizikleta nork bere kabuz konpontzeko tresnak ditu jendeak eskuragarri. Ikastetxeko gazteek oinarrizko segurtasun doikuntzak egiten ikasi zuten. Bestalde, eskolatik Bike Stationera joateko bidea diseinatu zuten, ibilbidea ahalik eta lasterrena izan zedin saiatuz, espaloietatik eta oinezkoen kaleetatik ibiltzea saihestuz eta trafiko lasaituko kaleetan eta bizikleta bideetan oinarrituz.

Visita Federico Baraibar Bike Station

Azkenik, Koldo Mitxelena institutuko ikasleek, bizikletaz seguru ibiltzen ikasteko ikastaroa egin ondoren, hiriaz duten ezagutza baliatu zuten beren ikastetxea bizilekutzat duten auzoekin eta sarritan joaten diren tokiekin (igerilekuak, entrenamendu tokiak, etab.) lotzen dituzten lau ibilbide prestatzeko.Ekainaren 14an jarduera honetan parte hartu duten ikasleek bizikletaz egingo dituzte ibilbide horiek.

Koldo Mitxelenako ikasleak

Hiru horiek hiru adibide baino ez dira, mugikortasun eredu jasangarriagoa eta denontzat atseginagoa dena sortzeko bidean ikastetxeekin gauzatzen ari garen programa zabalaren barruan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala