Conciencia de Biosfera José Celestino Mutis' izeneko saria eman diote Eraztun Berdeari
"Conciencia de Biosfera José Celestino Mutis"saria eman dio Gasteizko Eraztun Berdeari izen bereko Fundazioak. Irailaren 11n izango da saria emateko ekitaldia Kolonbiako San Sebastián de Mariquita udalerrian. Bertan izango da Juan Manuel Santos jauna, Kolonbiako presidentea alegia.
Ekitaldi horretara joango den Ingurumen Arloko zinegotzi Alba Cañadasek azaldu duenez: "sari hau oso berri ona da hiriarentzat; hor ikusten da, beste behin ere, nazioartean zenbateraino ezagutzen gaituzten ingurumenaren alorrean". hainbat kategoria dituen sari horren xedea biosfera babestearen alde eginiko aurrerabide zientifiko, teknologiko eta bestelakoak aintzat hartu eta horien berri zabaltzea da. Alemania, Kolonbia, Espainia, Suitza, Estatu Batuak eta Vietnamgo proiektuak aurkeztu dira aurtengoan.
