eues

Albistea

CONAMAk omenaldia egin dio Gasteizi, Eraztun Berdearen 25 urteak direla eta

Saria jasotzea

2018ko Ingurumenaren Biltzar Nazionalak (CONAMA) aitorpena adierazi dio Gasteizko Udalari, Eraztun Berdearen 25 urteak direla eta. Azaroaren 29an Gorka Urtaran alkateak saria -“minilorategi” bertikal bat- jaso zuen CONAMA fundazioaren zuzendari Gonzalo Echagüenen eskuetatik, biltzarrak Gasteziko Udalari egindako omenaldiaren erakusgarri. Gorka Urtaran alkateak, hiri guztiaren izenean, saria eskertu zuen “hain garrantzitsu eta erreferente den proiektuagatik. Udalbatza guztiei esker egin da proiektua 25 urteetan zehar, eta batez ere talde tekniko ikaragarri honi esker”.

Ingurumenaren Biltzar Nazionalaren amaiera-ekitaldian eman zioten saria alkateari. Gasteizek protagonismo berezia izan zuen egun horretan CONAMAn. Eraztun Berdearen 25 urteengatik aitorpen hori jasotzeaz gain, Gasteizko Udalak hirigintza plangintza iraunkorraren aldeko apustua berretsi zuen. Izan ere, Bartzelonako Hiri Ekologiako Agentzia sustatutako Hirigintza Ekosistemikoaren Gutuna sinatu zuen alkateak. Estatuan etorkizuneko hiriak eraldatzeko estrategia horrekin bat egiten duten lehen hirietako bat izan da Gasteiz. Arabako hiriburuak bere hirigintza plangintza aztertuko du, arlo hauetako 44 adierazleak egiaztatuz: lurzoruaren okupazioa, espazio publikoa, mugikortasuna, espazio berdeak, gizarte-kohesioa eta hiri konplexutasuna.

> Carta para la planificación ecosistémica de las ciudades

Orobat, areto dinamiko baten protagonista izan zen Gasteiz arratsaldean: hamar udal teknikarik Eraztun Berdearen 25 urteak laburtu zituzten, eta Ingurumen Sailak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2030ra arte landu duten estrategia azaldu.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala