CIVITAS Plus ekimenaren amaierako topaketa Gasteizen egingo da irailean
Aurtengo CIVITAS foroa 2003tik egingo den hamargarrena da. Oraingo hau berezia izango da, CIVITAS ekimenaren hirugarren fasea izan den CIVITAS Plus programaren amaierako ekitaldia izango baita, eta horregatik topaketak hiru egun iraungo du, irailaren 24tik 26ra. CIVITAS hirietako teknikariak eta politikariak, alde batetik, eta hiri mugikortasunaren esparruko adituak, bestetik, esperientziak eta ikuspuntuak elkartrukatuko dituzte egun horietan. Gaur egun CIVITAS sarean Europako 32 herrialdetako 200 hirik hartzen dute parte.
Vitoria-Gasteizek aukera hau baliatuko du, oinez, bizikletaz eta garraio publikoz egingo diren bisiten bidez, hiriko mugikortasun iraunkorrean eta espazio publikoaren planifikazioan egin diren ekintzak erakusteko.
CIVITAS Plus programaren 4 urteko lanen laburpenerako topaketa izango denez, fase honetan parte hartu duten 25 hiriek hiri mugikortasuna hobetzeko aplikatu dituzten neurrien ondoren erdietsi dituzten emaitzak erakutsiko dituzte. Azkenik, CIVITAS ekimenaren laugarren fasea izango den CIVITAS Plus II programan parte hartuko duten hiriei lekukoa emateko aukera izango da.