eues

Albistea

Citython ekimenean hartuko du parte Vitoria-Gasteizek aurten

Ekitaldiaren logoa

Citython nazioarteko ekitaldi bat da, non profesional gazteek edo unibertsitateko ikasleek parte har dezaketen soluzio berritzaileak eta sortzaileak (kontzeptu bat, software bat, prototipo bat, tresna bat... izan daiteke) asmatzeko eta ekimenean parte hartzen duten hirietan aplikatu ahal izateko. Parte-hartzaileei aukera ematen zaie hiriekin eta profesionalekin lan egiteko, beren asmakizunak praktikan jartzeko eta haiek mundu mailako erakusketa batean aurkezteko.

Helburua da parte hartzen duten taldeek emaitza 54 ordutan aurkeztea. Aurten, ekitaldia hainbat hiritan gauzatuko da, tartean Gasteiz. Gure kasuan, hiru esparrutan zentratuko da: mugikortasuna, herritarren parte-hartzea eta azpiegitura berdeak. Hirigintzako, negozioetako, erabiltzaile-esperientziako, marketineko eta big datako arloetan aditu zein ikasle diren taldeek elkarrekin lan egingo dute gure hirirako irtenbide berritzaileak sortzeko. Irailaren 30etik urriaren 1erako asteburuan, taldeek proposamenak prestatuko dituzte, eta, ondoren, 5 minutuko aurkezpen-txanda bat egongo da talde bakoitzarentzat, ondoren galdera-erantzunen saio bat, eta, azkenik, hiru talde irabazleak aukeratuko dituen epaile-talde baten ebaluazioa.

Proiektu hau Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren (EIT) ekimena den EIT Urban Mobility erakundeak finantzatzen du.

Online emisioa

Ekitaldiaren saio batzuk online jarraitu ahal izango dira Youtube bidez:

Urriaren 2ko emisioa – 09:00etatik aurrera

Informazio gehiago:

Citython udal agendan

https://citython.eu/vitoria-gasteiz/

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala