eues

Albistea

Ciclos / Zikloak', Salburuko hegazti bioaniztasunaren inguruko dokumental bat

Dokumentalak Salburuko hezegunean bizi diren hegaztien bizitza aurkezten du. Sei minututan, filmak naturaren erritmo arin eta sotila erakusten digu, hiri alboko parke horretan joan-etorrian dabiltzan hegaztien bidez. Irudiotan munduko gure eskualde epeletik igarotzean paseriforme txikien eta hegazti akuatikoen espezie nagusiek urteko lau sasoietan dituzten gora-beherak bildu dira.

2012ko udazkenetik aurrera egindako filmazio horretan parkeko hezegunea eta baso zati nagusiak igarotzen da kamera, urteko zikloek hegazti iberikoengan eragiten duten urtaroz urtaroko dinamikak nabarmenduz. Euriak, lehorteak, haizeak eta elurrak sortutako paisaiak eguneroko eszenatoki bihurtzen dira grabazioaren protagonista diren murgil, koartza hauskara, euli-txori beltz edo kopetazuri arrunta bezalako hegaztientzat.

Dokumentalaren irudiek, sinfonia instrumentalez lagundurik, berehala hurbiltzen gaituzte parkeko atariraino eta Ataritik parke osoa bisitatzen bultzatzen gaituzte. Dokumentala Atarian bertan ikus daiteke, bertako monitoreei eskatuta.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala