eues

Albistea

CEAren udazkeneko jardueren agenda

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Eraztun Berdeko flora eta fauna ezagutzeko gonbita egiten du, udazken honetarako presatutako agenda betea lagun. Antolatutako erakusketa, hitzaldi, txango eta ikastaroek modu didaktikoan hurbilduko digute Gasteizko natura.

Erakusketei dagokienez, oso arrakastatsua izaten ari da hegazti eder eta koloretsuen argazkiak biltzen dituen “Hegodun mundua” argazki-erakusketa, zeinetan 13 natura-argazkilari ospetsuren lanak ikus daitezkeen.

Udazkeneko bigarren erakusketan Euskal Herrian izandako Ibaien ur-goraldi eta uholde ikusgarrienak izango dira ikusgai urriaren 22tik azaroaren 24ra. URA-Uraren Euskal Agentziarekin batera prestatutako erakusketa honek ibaien dinamikak berezko duen fenomeno natural baten inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatzea nahi du.

Azkenik, “GDT European Wildlife Photographer of the Year” erakusketa izango da, eta natura argazki harrigarriak izango dira ikusgai.

Hitzaldiei dagokienez, astronomia-zaletuek hitzordua dute urrian Arabako Astronomia Elkarteak antolatutako hitzaldi-zikloarekin, non zeruko zikloak, Esne Bidearen behaketa eta desagertutako konstelazioak izango diren hizpide. Urriaren 10ean hasiko da hitzaldi-zikloa.

Horretaz gain, gure biodibertsitatea zaintzen ikasteko hiru hitzaldi izango dira Atarian: “Crisis silenciada”, “Mejora de la conectividad para la fauna en la autovía A-1” eta “Conservación de la naturaleza en las ciudades”.

Udazken honetako berrikuntza argazkigintza arloko ikastaro eta lantegiak izango dira, esaterako “Fotografía al carbón” , “Fotografiar sin cámaras: las plantas pioneras” (biak Olarizuko etxaldean) eta “Pintar con luz” (Atarian).

Olarizuko etxaldeak irekita jarraitzen du eta landare eta barazkien inguruko hainbat jarduera izaten ditu bertan. Azaroaren 9an “Pequeños jardines en guirnalda” jarduera izango da eta abenduaren 21ean “Centros navideños con planta viva” lantegia.

Udazkena iristearekin batera Salburuko oreinak urteko hitzordu garrantzitsuenerako presatzen dira: marrualdirako. Atariak hiru jarduera antolatu ditu marrualdiarekin atsegin hartzeko: bat oinez izango da, beste bat bizikletaz eta azkenekoan afari eder bat ere izango da.

Horretaz gain, igandero. Atariatik irten eta “Los Fresnos” behatokirantz irtengo gara Salburuko hegazki eta fauna ezagutzeko (11:30etik 13:30era). Bertaratuek gai horren inguruko ezagutzak landu ahalko dituzte.

IGIk mantendu egiten du baso-igelen gorria eta bere errunaldia ezagutzeko Gasteizko Mendietara egiten duen irteera. Orobat mantendu du hiru hilean behin ingelesez egiten den “Birdwatching in Salburua” jarduera.

Ixileku Kultur elkartearen saioek ostegunetan jarraituko dute: “Berdeguneak, leku isilak”, “Igel bat bezain lasai eta adi” eta Meditaziorako ibilaldiak eta isiltasuna” .

Halaber, azpimarratzekoak dira “Tokian tokiko garien aldaerekin egindako ogien eta indaba dastaketa” (azaroaren 22an Olarizun) eta “La Exploradora” elkartearen “Eraztun berdea, plastikorik gabeko eraztuna” jarduera (azaroaren 10ean).

Bide hauek baliatu daitezke izena emateko: Ataria, udal webgunea, gizarte etxeak eta 010 telefonoa.

> Informazio gehiago

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala