CEAren udazkeneko jardueren agenda
CEAk prestatu du jadanik 2012ko udazkenerako antolatu dituen jardueren programazioa. Aurrekoetan bezala, Vitoria-Gasteizko ingurumenari eta natur ondareari lotutako mota askotako proposamenak sartu dira programa honetan.
Izena ematea behar duten jarduerei dagokienez, zozketan izena emateko epea hasi da jadanik (uztailaren 15ean hasi zen) eta irailaren 5ean amaituko da. Zozketaren ondoren, lekua lortzen dutenek izena ematea formalizatu beharko dute irailaren 12a baino lehen. Azkenik, libre geratzen diren lekuetan sartzeko aukera irailaren 20an hasiko da.
Ez ahaztu, hala ere, CEAk izena ematea behar ez duten hainbat jarduera eskaintzen dituela. Jarduera hauek guztiak, izena ematea behar dutenak zein ez, CEAren udazkeneko agendan ageri dira deskribatuta.