eues

Albistea

CEAren udaberriko jardueretan izena emateko epea ireki da

CEAren udaberriko jardueren eskaintza 40 jardueraz osatuta egongo da udaberri honetan. Ohikoa den bezala, erakusketak, lantegiak, hitzaldiak, familientzako jarduerak eta natur ibilbideak egongo dira eta mota askotako gaiak jorratuko dira.

Oraingo honetan zozketa bidez esleituko den jarduera bakarra Olarizuko eta Urarteko baratzeetan baratze bat eskuratzeko egin behar den ikastaroarena da. Beste 17 jardueratan izena eman behar da, baina ez da zozketarik egingo.

Jardueretan jorratuko diren gaiak, baratzezaintza ekologikoarenaz gain, udalerriko Herritarren Zientziaren Sareari lotutakoak dira, bai eta beste ohiko gai batzuk ere: astronomia, landaredia eta fauna, argazkigintza, naturguneak etab.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala