eues

Albistea

CEAren parte-hartzea ICT 4 EVEU proiektuan

ICT 4 EVEU Europar Batasunak %50ean finantzatutako proiektua da. Elektromugikortasuna sustatzeaz gain, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako zerbitzu berritzaileak garatu nahi dira ibilgailu elektrikoen kudeaketa sistema desberdinak integratu ahal izateko.

Partzuergoan Europako lau estatuko (Espainia, Erresuma Batua, Austria eta Eslovenia) 17 bazkidek hartzen dute parte.

Hiru proiektu pilotu garatu nahi dira, hiru eskualdetan banatuta:

  • Vitoria-Gasteiz eta Iruñea: bi hiriotan existitzen diren karga puntuak ez dira bateragarriak gaur egun. Pilotuaren helburua kudeaketa komuneko sistema bat garatzea da, 100 kilometro koadroko eskualde horretan elektromugikortasuna segurtatuko duten azpiegitura bateragarriak edukitzeko.
  • Bristol: pilotuaren helburua Bristolen eskualde metropolitanoan egunero lan kontuengatik mugitzen diren ibilgailu elektrikoei zerbitzua ematea da.
  • Ljubljana eta Maribor: Esloveniako hiririk handienak dira, eta bien artean zirkulazio fluxu handia dago bai lan kontuengatik bai merkataritza eta turismoagatik.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala