CEAren neguko jardueren agenda
> CEAren agenda osoa web formatuan
CEAk 40 jarduera antolatu ditu negurako, abenduaren 22tik martxoaren bukaerara arte. Eskaintzak erakusketak (Ataria interpretazio zentroan), ingurumen kulturarekin lotutako hitzaldiak eta familientzako jarduerak barne hartzen ditu. Hauek Ataria zentroan eta baita hiriko zenbait lekutan ere egingo dira.
Programan hiru erakusketa aurkituko ditugu: 'European Wildlife Photographer of the Year' (abenduaren 22tik urtarrilaren 24ra), 'Biodibertsitatea etxetik km batera', Mikel Arrazolarena (otsailaren 2tik martxoaren 6ra) eta 'Inguruan dabiltzan izakiak', Joseazul eskultorearena (martxoaren 15etik apirilaren 17ra).
Ingurumenarekin zerikusia duten hitzaldiak (lehena urtarrilaren 14an), lantegiak eta ikastaroak ere antolatu ditu CEAk. Lantegien artean bizikleta mekanikaren loturikoak nabarmentzen dira, Bike Stationen: parte-hartzaileek bizikleta zuloak konpontzen, balaztak doitzen, katea koipeztatzen eta beste ikasiko dute. Orobat, gai hauei buruzko lantegiak antolatu dira: kosmetika jangarria, hiri baratzeen diseinua, naturako aztarnak ezagutzea eta landa-koadernoak egitea. Natur ibilbideak ere eskainiko dira: Salburuko animaliak ezagutzea, Salburuko baso-igel jauzkaria, Zabalganeko hontz ertaina...
Familientzako jardueren barruan "Berdeguneak, leku isilak" eta Hezeguneen Mundu Egunarekin lotutakoak aipa daitezke. Egun hori dela eta, Atariak esku-txotxongiloen ikuskizuna antolatu du, hiru ipuinez osatua. Zabalganeko basoan, Olarizuko lorategi botanikoan eta gizarte etxeetan ere antolatu ditu jarduerak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak.
Jardueretan parte hartu nahi dutenek abenduaren 17tik aurrera eman dezakete izena, izena ematea behar duten jardueretan, udalaren webgunean, 010 telefonoan, Atarian edo gizarte etxeetan. Gainerako jardueretan ez da beharrezkoa izena ematea.