eues

Albistea

CEAren Kontseilu Zuzentzaileak Aalborg+10 Konpromisoak babestu ditu

Maiatzaren 19an bildurik, Kontseilu Zuzentzaileak baiezkoa eman zien Aalborg+10 Konpromisoei, udalbatzarrak berauek sinatzeko onespena eman aurreko urrats gisa. Konpromiso hauen agiria Europako Hiri eta Herri Jasangarrien IV. Biltzarrean adostu zen, eta bere asmoa Tokiko Agenda 21eko prozesuak biziberritzea eta jasangarritasun alorreko tokiko ahaleginak sendotzea da. Hitzarmen honek Vitoria-Gasteizek 1996an sinatu zuen aurreko Aalborg-eko karta osatzen du.

Aalborg+10 adierazpenak udal ekimenak jasangarritasunerako jorratu behar dituen 10 gai nagusiak identifikatu ditu eta ekintza alor bakoitzari nola ekin behar zaion aipatzen du jasanagarritasunaren alde egiteko. Hortaz, oso lanabes praktiko eta beharrezkoa da, Agenda 21eko prozesuak hobetzen laguntzen baitu alor batzuk beste batzuk baino gehiago lantzeko dagoen joera zuzenduz edo gai, helburu eta ekimen berriak sartuz.

Praktikan, agiri hau sinatzean hiri eta herriek ondokoak bete behar dituzte:

  • konpromisoekiko hasierako egoeraren analisi integratua egitea, agiria sinatu eta hurrengo 12 hilabeteetan
  • egindako analisiaren emaitzei kasu eginez, prozesu partehartzaile bati ekitea Agenda 21ean sartu beharko liratekeen helburu berriak finkatzeko
  • 10 alor tematikoen inguruan sinatu diren konpromisoei ekiteko lanak lehenestea
  • banakako helburuak eta haiek gainbegiratzeko epeak finkatzea agiria sinatu eta hurrengo 24 hilabeteetan
  • konpromisoak betetzen direla aldizka berrikustea
  • Europako Hiri eta Herri Jasangarrien Kanpainari informazioa ematea Europako tokiko esparruan gertatzen diren aurrerapenak ikusteko

Agiri honen bertsio ofiziala, hainbat hizkuntzatan eskura daitekeena, ondoko helbidean dago: http://www.aalborgplus10.dk

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala