CEAren kanpaina bertako landareak sustatu eta zabaltzeko
Kanpainaren helburuak dira Vitoria-Gasteizko udalerriko eta Araba osoko landareak ezagutaraztea, haien kontserbazioa sustatzea eta espezie exotikoen aurrean bertako landareen erabilera bultzatzea.
Landareen hautaketa errazteko "Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren baso mintegiko bertako landareen katalogoa" argitaratu da. Katalogo hau formatu digitalean kontsulta daiteke behean ageri den estekan eta paperean Olarizuko etxaldean.
Landareak Olarizuko baratzeetako mintegian banatuko dira urtarrilaren 10etik martxoaren 4ra, astelehen eta ostegunetan 16:00etatik 17:30era, eta astearte, asteazken eta ostiraletan 12:30etatik 14:00era. Derrigorrezkoa da hitzordua aurretiaz adostea CEAn (945 162696) abenduaren 13tik aurrera.