Albistea
CEAren jardueren agenda 2014ko negurako
Askotariko proposamenak aurkitu ahal dira agendan: baleen kantuari buruzko erakusketa; hitzaldiak, besteak beste, amiamoko zuria, Salburuko ugaztun erdi-urtarrak eta anbara gaitzat dutenak; lantegiak, esaterako, ornitologiari buruzko hastapenak ikasteko; natur ibilbideak, baso-igel jauzkaria ikusteko gaueko bisitak edo ibilbide gidatua Betoñuko aintziretan barrena, eta familientzako jarduera ugari, zuhaitzak identifikatzeko lantegi bat, ipuin-kontalaria eta txikienentzako lantegiak eta lehiaketak barne.