eues

Albistea

CEAren dibulgazio foileto berriak: 'Gasteiz bizikletaz' eta 'Eraztun Berdea, denon artean'

"Gasteiz bizikletaz", Gasteizko Bizikleteroak elkartearekin elkarlanean Vitoria-Gasteizko hirian bizikletaren erabilera sustatzeko prestatu zen informazio foileto baten berrargitalpena da. Foiletoak plano bat du egungo zein proiektatutako bidegorrien kokapena, aholkatzen diren ibilbideak, oinezkoen esparruak eta bizikleten aparkalekuak adierazteko. Horretaz gain, foiletoak bizikletaren erabilerari buruzko gomendioak eta Gasteizko Bizikleteroak Elkarteari buruzko informazioa ematen ditu. Agiri hau udazkenetik aurrera egongo da berriro eskuragarri Ingurugiro Gaietarako Ikastegian eta hiriko gizarte etxeetan zein informazio eta baliabide bulegoetan.

"Eraztun Berdea, denon artean" liburuxkari dagokionez, Eraztun Berdea jendeari ezagutarazteko ekimena da. Liburuxkak Eraztuneko parkeetan egin daitezkeen jarduera anitzetako batzuen argazkiak jasotzen ditu, eta ikasleentzako zein herritar ororentzako eskaintzen diren jardueren xehetasunak ematen ditu. Era berean, Eraztun Berdearen plano xehe bat du, dagoeneko sorturik dauden eta proiektaturik dauden parkeen egoera adieraziz, eta parkeetan dauden ekipamenduei buruzko informazioa emanez.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala