CEAren bi proiektuk jasoko dituzte Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsaren laguntza
Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsa sortu da berriki udaletxeek herrilanak eta inbertsioak susta ditzaten eta horrela enplegua sor dadin. Neurri honen xedea 2009an ekonomia suspertzea da. Vitoria-Gasteizko Udalak finantziazio zain zeuden hainbat proiektu gauzatu ahal izango ditu laguntza honi esker. Gure Udalari dagozkion proiektuen artean CEAk sustatutako bi daude. Guztira 566.345 euroren erabilera suposatuko dute bi proiektu hauek.
Vitoria-Gasteiz hirigunearen inguruko erreka ibilguen ingurumen egokitzea da proiektu horietako bat. Bere helburua hiritik hurbil dauden errekak hondakin solidoez garbitzea eta ibilguen ahalmen hidraulikoa murriz dezakeen sastrakak garbitzea da. Jarduera hau osatzeko, ibaiertzeko landaredian berezkoak diren zuhaitzak eta zuhaiskak landatuko dira.
Zadorra ibaiko Aramangelu meandroaren leheneratze ekologikorako proiektua da beste proiektuetako bat. Meandro hau Gasteiztik Bilbora doan N-622 autobidearen azpian dago. Proiektuaren asmoa meandroan agertu diren baratzeak eta haiei lotutako hondakinak garbitzea da, alde batetik, eta gunea basoberritzea, bestetik. Azken hau egiteko, hariztiaren landaredi serieko espezieen 20.000 landare baino gehiago erabiliko dira 6,62 hektareako azaleran.