CEAren bertako landareen baso mintegia, 2001-2002 kanpainako katalogoa
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bertako zuhaitzen mintegiak landareak banatzeko kanpaina egiten du urtero. Hain zuzen ere, dohainik ematen zaizkie landareak hala eskatzen duten erakunde, elkarte, talde nahiz pertsona guztiei.
Ez da, inolaz ere, jendea landarez hornitzeko banaketa masibo hutsa, baizik eta banaketa mugatua eta neurtua, bere helburua landatze hutsa gainditzen duen proiektu bat gauzatzea eta aurrera eramatea baita.
Landarea aukeratzen dute interesatuek lehenik eta behin, eta ondoren eskari orria betetzen. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak aholkularitza eskaintzen du erabili daitezkeen bertako espezie botanikoei buruz, horien ezaugarriei buruz nahiz landatu nahi diren ingururako egokitasunaz; gainera, hazkuntza ekologikoari eta landatze teknikei buruzko azalpenak ere ematen dira.
Azkenik, aukeratutako espezieak ematen zaizkio eskatzaileari, ezaugarri nagusiak jasotzen dituen identifikazio txartel batekin batera; orobat ematen zaio ugalketarako baliatutako materialaren identifikazio egiaztagiria ere.
2001eko azaroaren 5etik 2002ko martxoaren 22ra arte iraungo du kanpainak, Olarizuko Ingurumen Parkean, astelehenetik ostegunera, 16:15etik 15:45era.
Aurkezten dugun "Bertako landareen baso mintegia"ren urteroko argitalpen eguneratuak landareak aukeratu, eskatu eta jasotzeko orduan lagungarri izan nahi du.