eues

Albistea

CEAren azterketa hiriko erdiguneko 30 kaleetan autoek daramaten abiaduraren eboluzioa ezagutzeko

Kale lasaitu bat

Trafikoa lasaitzeko 30eko eremuetatik zirkulatzen duten ibilgailu motordunen abiaduren eboluzioari buruz Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eskatutako ikerketa honen arabera, iazko irailetik -orduan iragarri zen neurria abiaraztekoa zela- aurtengo ekainera arte, lasaitutako 47 kale horietakoren batetik igarotako ibilgailuen abiadura batez beste % 12,2 moteldu zen.

Eremu lasaituko lau kale ezberdinetan neurtu zen abiadura, zehazki, Gorbeia, Arana, San Antonio eta Jesusen Zerbitzarien kaleetan, eta hiru egun ezberdinetan: 2012ko irailean (neurria abiaraztekoa zela jakinarazi zenean), 2013ko urtarrilean (neurria abian jarri bezain laster), eta 2013ko ekainean (kaleen antolaketa berriaz geroztik 6 hilabete igaro ondoren).

Ohiko lanegun bateko 12.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara neurtu ziren kopuruak.

Lortutako datuen arabera, joan den ekainean, ibilgailu motordunen abiadura batez beste 24,4 km/h-koa zen aztertutako leku guztiak kontuan izanik: 25,93koa Gorbeia kalean, 24,73koa Jesusen Zerbitzarien kalean, 21,47koa San Antonio kalean eta 25,46koa Arana kalean. Beraz, aztertutako 9 hilabeteko epean abiadurak batez beste % 12 moteldu ziren. Murrizketa nabariagoa izan zen lehen neurketan -urtarrilean egina-, % 8ko moteltze orokorra izan baitzen, baina hurrengo epean ere jarraitu zuen gutxitzen, ekainean % 12,2ra iritsi arte.

Kaleen arabera, aldaketa handiena San Antonion gertatu zen, bertan abiadura % 15,8 jaitsi baitzen 9 hilabetean. Ondotik, hurrenez hurren, Gorbeia kalean (% 14,4 gutxiago), Arana kalean (% 12,2) eta Jesusen Zerbitzarien kalean (% 6,5).

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala