eues

Albistea

CEAren 2015eko jardueren oroitza txostena

CEAren 2015eko jardueren oroitza txostena (gaztelaniaz) (PDF)

Portada de la memoria del CEA

Bere sorreraren 20. urteurrenean, CEAk aurrera jarraitu zuen bere lan lerro nagusiak garatzen: hezkuntza eta eta sentsibilizazioa, azterketa eta ikerlana, plangintza eta koordinazio teknikoa..., garrantzi berezia emanez mugikortasun jasangarriari, energia eta klima aldaketari, azpiegitura berdeari eta nekazaritzako elikagaien sistemari.

Mugikortasun jasangarriari dagokionez, Planaren koordinazio teknikoan eta herritarren parte hartzerako foroen dinamizazioan betetako zeregin garrantzitsuaz gain, CEAk hainbat ikerlan egin zituen hiriko mugikortasun ohituren eboluzioa aztertuz eta ikerketa eta elkartruke proiektu zenbaitetan hartu zuen parte. Azken alor horretan nabarmentzeko modukoa da "European Biking Cities" proiektua, Europa mailan bizikleta bidezko mugikortasunean aitzindari diren bost hiriren aliantza osatu baitzen.

Gasteiz abian jartzen ari den Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren alorrean, 2015ean auzoen eskalan hasi zen lan egiten eta lehen auzo gisa Lakua hautatu zen. Bertan berdeguneak eta lursail hutsak naturalizatzeko ekintzak garatu ziren. Aldi berean, hainbat dibulgazio material sortu ziren proiektua azaltzeko. Horrez gain, azterlanak egin ziren berdeguneen eta azpiegitura berdeko beste elementu batzuen kudeaketan eta diseinuan irizpide berriak sartzeko.

Bereziki nabarmentzekoa da "SmartEnCity" proiektua. CO2 gabeko Hiri Adimentsuak sortzeko Europar Estrategia garatzea du helburu proiektu horrek. Gure hirian Koroatze auzoko birgaitze energetikoaren bidez gauzatuko da, eta 2021. urterako amaituta egonik. Espero da ordurako proiektua erreferentziako ekintza bat izango dela Gasteiz hiri berdeagoa, karbonoan neutroagoa eta tokiko ekonomia eta baliabideen erabileran hobea izan dadin. CEA proiektuaren bazkideetako bat da.

Herritarrekiko harremanetan duen zeregin garrantzitsuari dagokionez, CEAren ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko egitasmoetako asko dagoeneko sendoturik daudelarik (zenbaitek 15 urte baino gehiagoko ibilbidea dute), ekimen berritzaileak ari gara abian jartzen. Esate baterako, 2015ean Etxe Berdeak programa jarri zen martxan gasteiztar familietan kontsumo, mugikortasun eta bizimodu ohiturak aldatzeko asmoz, eta modu arduratsu eta jasangarriagoak erabil ditzaten.

Elkarlan saioak ere asko izan ziren 2015ean, bai beste administrazio eta udal sail batzuekin bai herritar taldeekin. Horietako bat nabarmentzeagatik, Zabalganan hiri baratze komunitarioak sortu ziren auzokoekin batera. 2013an ideia modura gauzatzen hasi zen proiektua errealitate bihurtu zen azkenik.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala