eues

Albistea

CEAren 2010. urteko oroitza-txostena aurkeztu da

Txostenaren azala

CEAk 2010ean gauzatu zituen jardueretatik, Vitoria-Gasteziko Agenda 21aren 2010-2014 Ekintza Planean egindako koordinazio lana nabarmendu behar da lehenengo eta behin. Plan honek udal iraunkortasuna sustatu nahi du alderdi guztietatik: ingurumena, gizartea zein ekonomia.

Era berean, mugikortasunaren alorrean egindako lana azpimarratu behar da, eta batez ere bizikleta bidezko mugikortasunean, 2010ean Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana onartu baitzen. Lan honi esker, Vitoria-Gasteizek sari garrantzitsuak eskuratu ditu, esaterako Europa mailan ematen den garraio alorreko saririk garrantzitsuena den CIVITAS 2010 saria; eta Nazio Batuen Praktika Onen Nazioarteko 8. Leihaketan Vitoria-Gasteizeko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana eskuratutako "Best" saria.

Eraztun Berdeari dagokionez, aipamen berezia merezi du Olarizuko arboretoaren laugarren eta bosgarren faseak amaitu izana, eta horrela 2007an hasitako lanen amaiera. Europako Basoen Arboretoa sortu da horrela, jende orori irekitako 30 hektareako espazio publikoa, Europako baso mota handi guztien ordezkaritza erakusten duena. Arboreto hau Eraztun Berdearen ikur berria bihurtzera deituta dagoen Olarizuko Lorategi Botanikoaren atal bat da.

Ezin da aipatu gabe utzi Gasteizek onarpen garrantzitsua jaso zuela 2010ean udalerriko ondare naturalaren kontserbazioari lotuta: Ingurumen eta Nekazaritza eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren mendekoa den Biodiversidad fundazioak "LIFE+ Capitales Europeas de la Biodiversidad" sariketaren lehen saria eman zion Gasteizi, 30.000 biztanle baino gehiago dituzten hirien kategorian.

Azkenik, CEAk "European Green Capital 2012/2013" hautagaitzaren prestaketan izan duen parte hartzea aipatu behar da. Lan honetan udaletxeko teknikarien talde osoak hartu zuen parte eta azken emaitza Vitoria-Gasteiz 2012. urteko Europako Hiriburu Berde izendatzea izan zen. CEAk jendearen artean oso harrera ona izan zuen eta hiriburu berde izaten lagundu zuen "Kanpotik berde, barrutik ere" komunikazio eta parte-hartze kanpainan ere aktiboki lagundu zuen.

CEAren 2010eko oroitza-txostena (9 MB, gaztelaniaz)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala