CEAren 2009. urteko jardueren oroitza-txostena aurkeztu da
CEAren 2009ko jardueren oroitza-txostena eskuragarri dago jadanik. Bertan, iaz egindako lan nagusiak zehazten eta deskribatzen dira.
Ildo horretan, Eraztun Berdean ekipamendu berria ireki dela aipatzea merezi du: Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroa, Ataria, 2009ko uztailean ekinean hasi zena. Ekipamendu horri esker, dagoeneko ibilbide luzea duten ingurumen-prestakuntzako eta -hedapeneko urteroko egitarauak ez ezik, Atariak antolatutakoak ere eskainiko dira aukeran.
2009an, bestalde, CEAk lan joria egin zuen mugikortasunaren alorrean, batik bat txirrindularitzari dagokionez. Ildo horretan, adibidez, Vitoria-Gasteizko Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana idatzi du.
Era berean, Vitoria-Gasteizko Garapen Iraunkorrerako 2010-2014 Ekintza Plana, Vitoria-Gasteizko Agenda 21en Ekintza Plan berria, idazteko lanak koordinatu dituela azpimarratu behar da.
Naturaren eta bioaniztasunaren kontserbazioari dagokionez, 2009an, Eraztun Berdea kudeatzeko eta iraunarazteko ohiko zereginak gauzatzeaz gain, plan eta proiektu berriak idatzi eta abiarazi zituen: adibidez, Zadorra ibaiaren, Olarizuko lorategi botanikoaren eta Gasteizko Mendien ingurukoak. Gainera, bioaniztasunaren azterketa- eta jarraipen-programari dagokionez, 2009an gai ugariri (apoarmatuei, hegaztiei, odonatuei, ekologia-konektagarritasunari, arriskuan dagoen florari...) buruzko azterlanak egin ziren.
Memoria de actividad del Centro de Estudios Ambientales del año 2009 (gaztelaniaz, 6,7 MB)