CEAk 'Zuhaitzen balioa' komikia bidali die Vitoria-Gasteizko eskolei, izaki bizidun zoragarri horiek sortzen duten lilura ikasleei helarazteko
Zuhaitzak munduko izaki bizidun zaharrenak eta handienak dira, eta duela milioika urtetik bizi dira Lurrean. Izaki konplexu horiek biziraupen-estrategia harrigarriak dituzte, eta ezin konta ahala onura ematen dizkigute, batzuetan hautematen ez ditugunak: oxigenoa, karbono-finkapena, aire garbia, itzala, tenperaturaren eta hezetasunaren erregulazioa, ongizate-sentsazioa…
CEAn uste dugu zuhaitzak kontserbatzeko eta babesteko beharrezkoa dela izaki bizidun bikain horiek ezagutzea, ingurunearekin nola erlazionatzen diren ulertzea, ingurumenean betetzen dituzten funtzioak balioestea eta klima-aldaketaren aurrean duten eginkizuna ulertzea. Horregatik, "Zuhaitzen balioa" komikiaren argitalpena babestu dugu. Bertan, Susana Domínguezek eta Daniel Rodríguezek zuhaitzak hobeto ezagutzen laguntzen digute, eta azaltzen dute nola hazten eta garatzen diren, eta nola laguntzen duten hirietako pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen.
“Zuaitzen balioa” komiki batek eta zenbait ipuinek osatutako liburua da. Legutioko Saure argitaletxeak argitaratu du eta liburudendetan aurki daiteke salgai.
Argitalpenaren ale bana bidali diegu Vitoria-Gasteizko eskolei, zuhaitzak ikasteko eta hobeto ezagutzeko material didaktiko gisa erabil dezaten.