eues

Albistea

CEAk Zabalganan zeharreko ibilbidea antolatu du, bertako ingurumena ezagutzeko, auzokideek eskatua

Zabalganeko familia talde batek auzoko ingurunean zeharreko ibilbidea egingo du eremu horretako erreferente sozial, historiko eta naturalak ezagutzeko. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak diseinatu du lehen ibilbide hau, auzokideek eskatua, eta ekainaren 19an egingo da gidariaren laguntzaz, gerora aire zabalean naturarekin kontaktuan egon eta ibili nahi duen orok, bere kabuz egin ahalko du, eta horretarako, ibilbidearen xehetasunak jasoko zein gida izango den agiria eskuratzeko aukera izango du.

Auzoko bide eta kaleetan zeharreko ibilbidea da, La Antonia biribilgunetik Zabalgana parkerainokoa. 14 geldiunetan zehar, eremu horretako aniztasun biologikoaren eta kulturalaren alderdi zehatzak azaltzen ditu. Hori horrela, gizarte zein ingurumen balioak deskubritu daitezke adierazitako ibilbidean zehar, baita espezie botaniko ia guztiak, eta faunarenak ere, urte osoan zehar auzoan bizi direnak.

Bi orduko iraupena izango du ibilbideak, gutxi gorabehera, baina zati bat egin ahalko da, edo adierazitako kontrako norabidean. Gida-agirian adierazitako geldiuneetako bakoitzean jarduera bat proposatzen da ingurumen zein ingurunearekiko alderdiak jolas, historia edo erronka baten bidez erakusteko.

Datorren larunbatean, lehenengoz egingo dute ibilbidea Zabalganeko auzokideek. Goizeko 10:30ean aterako dira UNESCOren ibilbidea eta UNICEFen ibilbidea gurutzatzen diren tokian dagoen haurrentzako jolas eremutik, hain zuzen, eta basoan amaituko da, auzoko familiak elkartuta izango den hamaiketakoarekin. Animatzaile sozio-kulturalak gaur egungo eta betiko hainbat jolas antolatuko ditu, pertsonen arteko interakzioa errazteko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala