Albistea
CEAk Vitoria-Gasteizko Nazioarteko XIII. Jolas Jaialdian lagunguko du
Aurten ere CEAk Vitoria-Gasteizko Jolas Jaialdian parte hartuko du. Lankidetza hau 1997. urtean hasi zen, jaialdiaren bigarren urtean, Ingurumen Abentura izeneko espazioa diseinatu zenean. Urtez urte, Floridako parkean kokatzen den espazio hau jaialdian zehar gehien erabiltzen den guneetako bat da. Aurtengo XIII. saioan, CEAk bereziki bi jardueratan hartuko du parte: Aurkitu lorratza eta Birziklapenaren azoka. Jaialdia ekainaren 21etik 29ra izango da hiriaren erdialdean kokatuko diren hainbat gunetan.
Jolas jaialdiari buruzko informazio gehiago:
http://www.festivaldejuegos-jolasjaialdia.com/eu/consiste.html