CEAk Vitoria-Gasteizko Jolasen Nazioarteko Jaialdiaren XV. edizioan hartuko du parte
Beste urte batez, CEAk Vitoria-Gasteizko Jolas Jaialdiaren XV. edizioan hartuko du parte. Aurtengo edizioa ekainaren 14tik 17ra bitartean egingo da auzoetan, eta ekainaren 18tik 27ra hiriko erdigunean. Lankidetza hori 1997an hasi zen, Jaialdiaren 2. edizioan. Urte horretan, CEAk "Ingurumen Abentura" izeneko gunea diseinatzen lagundu zuen. Gune hori Florida parkean kokaturik dago. Urtez urte, Jaialdiko jolasgunerik erabilienetariko bat izan da.
Ohikoa den legez, CEA gune horretan egongo da, eta biodibertsitateari buruzko stand bat eta bizikleta-mugikortasunari buruzko "Gurpilen gainean ezagutu" jolasa izango du. Jolas-proposamen berri horrek gure hiriko bidegorriak ezagutzera ematea du helburu, bizikleten mailegu-zerbitzua osotasunean sustatzeko, hori guztia bide-hezkuntzaren eta bizikletaren erabilera arduratsuaren esparru barruan. Horrela, bizikleta garraiobide gisa eta bizimodu osasuntsu eta iraunkor gisa erabiltzearen inguruan biztanleak kontzientziatzea nahi da.