eues

Albistea

CEAk Vitoria-Gasteizko Jolasen Nazioarteko Jaialdiaren XV. edizioan hartuko du parte

Beste urtebetez, CEAk Vitoria-Gasteizko Jolasen Jaialdiaren XV. edizioan hartuko du parte. Aurtengo edizioa ekainaren 14tik 17ra bitartean egingo da auzoetan, eta ekainaren 18tik 27ra hiriko erdigunean. Lankidetza hori 1997an hasi zen, Jaialdiaren 2. edizioan. Urte horretan, CEAk "Ingurumen Abentura" izeneko gunea diseinatzen lagundu zuen. Gune hori Florida parkean kokaturik dago. Urtez urte, Jaialdiko jolasgunerik erabilienetariko bat izan da.

Ohikoa den legez, CEA gune horretan egongo da, eta biodibertsitateari buruzko stand bat eta bizikleta-mugikortasunari buruzko "Gurpilen gainean ezagutu" jolasa izango du. Jolas-proposamen berri horrek gure hiriko bidegorriak ezagutzera ematea du helburu, bizikleten mailegu-zerbitzua osotasunean sustatzeko, hori guztia bide-hezkuntzaren eta bizikletaren erabilera arduratsuaren esparru barruan. Horrela, bizikleta garraiobide gisa eta bizimodu osasuntsu eta iraunkor gisa erabiltzearen inguruan biztanleak kontzientziatzea nahi da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala