eues

Albistea

CEAk udazkenerako programazioa aurkeztu du eta 114 jarduera izango ditu guztira

CEA agenda udazkena

CEAk udazkenerako jardueren egitaraua aurkeztu du eta batez ere familiei zuzendutako 114 jarduera biltzen ditu Estanpazioen tailerra, poltsikoko herbarioak sortzekoa, astronomiari buruzko konferentziak eta zinema-eztabaidako zikloak egongo dira, beste jarduera batzuekin batera, udazkeneko agendan. Berritasun gisa, nabarmendu beharrekoak dira ingurumenarekin lotutako umorezko hiru jarduera. Horien bidez, hiritarrak inguruan dugun ondare naturala ezagutzera animatu nahi dira.

Programaziak Eraztun Berdeko hainbat txokotan egingo diren ekintzak biltzen ditu. Olarizuko lorategi botanikoak, adibidez, udazkenaz gozatu ahal izateko hainbat ibilbide naturalistiko proposatzen ditu: hazidun fruta-arbolen tribuko kideak ezagutzeko txangoa edo urte-sasoi honetan hostoen kolorea zergatik aldatzen den ezagutzeko irteera bat, adibidez.

Gainera, “itsuka” egiteko bisita ere antolatuko dute lorategia beste zentzumen batzuen bidez hautemateko, eta baita bisita gidatuak ere Europa mediterraneoko hosto iraunkorreko baso berezienetako batzuetara. Horrez gain, Gasteizko mendietara irteera mikologikoa prestatu dute onddoen erreinua ezagutu ahal izateko.

Bestalde, Atarian “ArabaClick” eta “European Wildlife Photographer of the Year” erakusketak egongo dira ikusgai eta naturarekin lotutako argazkigintzan hastapenak egiteko ikastaroa ere eskainiko dute. Umorea oinarritzat hartuta, Oscar Perol, Sergio Arróspide eta Bocabeats Comediaren emanaldien bidez hiritarrek planetarekiko duten konpromisoa aktibatzen saiatuko dira.

Baina Atarian beste jarduera batzuk ere izango dira: antzerti-formako emanaldiak eta magia-ikuskizunak, astronomiari buruzko konferentzia-zikloa, tailerrak, Salburura mikrobisitak haurrentzat eta marrualdiaz oinez edo bizikletaz gozatu ahal izatek oibilbideak.

> Informazio gehiago eta jardueren zerrenda

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala