eues

Albistea

CEAk udalerriko lur erabileren mapa eguneratu du

Lurren erabilerak eta okupazioa eta beren eboluzioa ezinbestean ezagutu behar diren oinarrizko aldagaiak dira lurraldearen kudeaketa eta plangintza integratua aurrera eramateko. Aldagai hauen analisiak informazio interesgarria eskaintzen du lurraldeak jasaten dituen eraldaketei buruz eta, beraz, derrigorrezkoa da informazio hori aldizka berrikustea eta eguneratzea, Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sisteman dauden gaikako beste geruza askorekin gertatzen den bezala.

Duela gutxi Gasteizko lur erabileren 1:5.000 eskalako mapa eguneratu da, 2007ko abuztuan ateratako xehetasun handiko airetiko argazki baten interpretazioaren bidez. Geruza berri hau oso erabilgarria izan da Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren zenbait adierazle kalkulatzeko, hala nola lurraren erabilera jasangarriari dagozkienak. Geruza hau SI@Men osagarri garrantzitsua izango da, eta orain arte dauzkan 400 erreferentzia kartografikoak osatzeko balioko du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala