eues

Albistea

CEAk udaberrirako jarduera-programa aurkeztu du, ingurumen kulturarekin lotutako 61 proposamen barne hartzen dituena

> Agenda de actividades del CEAren udaberriko jardueren agenda (PDF)

> CEAren agenda web formatuan

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak prestatu duen udaberriko programak 61 jarduera biltzen ditu, zeinak ekainaren bukaerara arte garatuko baitira. Eskaintzak hainbat jarduera barne hartzen ditu: erakusketak Atarian, ingurumen kulturarekin eta bizikletarekin lotutako lantegiak eta ikastaroak, natura ibilbideak, eta familientzako askotariko ekimenak, udalaren baliabide ezberdinetan. “Horrelako jarduerak funtsezkoak dira herritarrengan ingurumen kontzientzia sendotzeko. Izan ere, CEAren lana oinarrizko tresna izan da guztiok iraunkortasunean oinarritutako kultura hori gureganatzeko, horri esker baikara Green Capital”, nabarmendu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta CEAren lehendakari Iñaki Prusillak. Zinegotziak aipatu duenez, aurten ahalegin berezia egin da, Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko. Ildo horretatik, bihar bertan Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko estatuko ekitaldi bat egingo da Gasteizen, “Juntos por los Bosques” taldearekin batera antolatua.

CEAk udaberrirako antolatu duen egitarauan hiru erakusketa sartu dira: ‘‘Lurraren erraietatik isurtzen den ura’, URA-Uraren Euskal Agentziaren, GEAren eta Ilunpe ARTen laguntzarekin (apirilaren 15era arte ikusi ahalko da Atarian); ondoren, ‘Visonarte’ erakusketa jarriko da ikusgai, apirilaren 24tik maiatzaren 20ra arte, zeinean Arabako Foru Aldundiak, Jakintza liburu-dendak eta Caype-k hartu baitute parte; azkenik, ‘#Eraztunberdeak25urte ospatzeko begiradak’ eskainiko da, maiatzaren 29tik ekainaren 8ra arte.

Erakusketez gain, hainbat jarduerak osatuko dute egitaraua: era guztietako hitzaldiak eta lantegiak, bizikleta irteerak, bizikletak konpontzeko lantegiak Bike Station instalazioan, hiri nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroak, eguneko zein gaueko tximeletak identifikatzea, mikologia… Natura ibilbideak eta beste proposamen asko ere izango dira. Ingurumenaren Jaia dugu CEAk datozen hilabeteetarako landu duen agendaren beste ekitaldi garrantzitsu bat, ekainaren 3an. Aipatzekoak dira, halaber, herritarren zientzia sarearen barruko lurrak kontserbatzeko programa berria, eta Dewitt (AEB) hiriko Plangintzako zuzendari Sam Gordonen ‘La vía verde New York Empire State Trail’ hitzaldia. Olarizuko etxaldean izango da hitzaldia, ekainaren 21ean.

Jardueretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, udalaren web-orrian, Atarian, 010ean edo gizarte etxeetan.

CEA agenda logoa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala