eues

Albistea

CEAk udaberrirako jarduera-programa aurkeztu du, ingurumen kulturarekin lotutako 51 proposamen barne hartzen dituena

CEAren agendaren udaberriko logoa

CEAk prestatu duen udaberriko programak 51 jarduera biltzen ditu, zeinak ekainera arte garatuko baitira. Eskaintzak hainbat jarduera barne hartzen ditu: erakusketak Ataria interpretazio zentroan, ingurumen kulturarekin eta bizikletarekin lotutako lantegiak eta ikastaroak, natura ibilbideak, eta familientzako askotariko ekimenak udalaren baliabide ezberdinetan.

Programan hiru erakusketa aurkituko ditugu: ‘Oráculo de Belfos’, Josean Morlesínena (dagoeneko Atarian ikusgai, maiatzaren 1era arte); ‘Collage ilustratuak’, Iñaki Gonzálezena (maiatzaren 9tik aurrera), eta ‘Eraldatzeko artea’, Julieta Vallsena (ekainaren 20tik aurrera).

Horietaz gain, askotariko jarduerak antolatu dira: hitzaldi eta lantegiak, bizikleta irteerak eta bizikletak konpontzeko lantegiak Bike Station-ekin batera, hiri-nekazaritza ekologikoari eta baso jangarriei buruzko ikastaroak, natur ibilbideak Jundizko muinoan eta Gasteizko parkeetan barrena… Natura gogoan izateko kontzertua ere programatu da maiatzaren 21erako (igandea), eta natura, gastronomia eta musika zikloa, Urduri taldearekin, maiatzaren 19rako. CEAk datozen hilabeteetarako landu duen agendak badu bestelako ekintza interesgarririk: saguzarren gaua edota Ingurumenaren Jaia (ekainaren 11n).

> CEAren 2017ko udaberriko jardueren agenda (PDF)

> CEAren agenda osoa web formatuan

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala