Albistea
CEAk sustatutako zenbait proiektuk Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasoko dute
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak diruz lagunduko ditu Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak sustatutako hiru proiektu, garapen jasangarriaren aldeko ekintzak gauzatzeko 2010. urtean Jaurlaritzak egin zuen deialdiaren markoan.
"Vitoria-Gasteizko garraio publikoaren eskaintzan integratutako 4. belaunaldiko bizikleta publikoaren zerbitzu baten ezarpena" deritzon proiektuak 300.000 euro jasoko ditu, "Arabako lautadako uharte-basoetako flora mehatxatu eta bereizgarriaren kontserbarzio eta birsartzerako programa" proiektuak 19.718 euro eta "Vitoria-Gasteizko Eskolako Agenda 21a 2010-2011 ikasturterako" proiektuak 12.412 euro.