eues

Albistea

CEAk sustatutako eskola bideen balantzea

Bai Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planak zein Osasun Garapenerako Planak ikastetxeetara egiten diren joan-etorri aktiboak (oinezkoak eta bizikleta bidezkoak) eta osasungarriak (ohitura eta bizi estilo osasungarriak) izan daitezen sustatu nahi dituzte. CEA hainbat ekimen ari da garatzen zentzu horretan, bai ikasturte honetan bai datozen bi ikasturteetan.

2013an zehar bizikletaz seguru ibiltzeko ikastaroak antolatu ziren eta pedibusak eta bizibusak abian jartzeko esperientzia pilotu bat abiatu zen, horrela Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako hezkuntza komunitateak eskola bide seguruen proiektuak abian jartzera anima zitezen. Datozen bi ikasturteetan mota horretako ekimenak Eskolako Agenda 21aren testuinguruan txertatu nahi dira.

Ikasleak eskolan bizikletekin

Bizikletaz seguru ibiltzeko ikastaroak

Bizikletaz seguru ibiltzeko ikastaroak DLHko 3. zikloko eta DBHko 1. zikloko ikasleei eskainik zitzaizkien. Oso ikastaro praktikoak izan ziren: lehen atala esparru itxi batean egin zen, trafikorik gabe; eta bigarren atala eskolatik hurbil dauden kaleetan egin zen, benetako zirkulazioa zuten kaleetan. 2013ko apirilaren eta abenduaren artean 16 ikasgelari eman zitzaien prestakuntza, 6-8 ikasleko begirale bat jarriz.

Bestlade, 16 urtetik gorako pertsonentzako ikastaroak ere eskaini ziren. Horiek ere oso praktikoak izan ziren eta benetako zirkulazioa zuten egoeretan garatu ziren. 2013ko maiatzaren eta urriaren artean 21 ikastaro antolatu ziren, guztira 93 lagun prestatuz.

Bai ikasleen kasuan bai helduen kasuan bizikletaz ibiltzean ohikoak diren maniobrak praktikatu ziren: bidera sartzea, bidegurutzeak, ezkerrera desbideratzea, biribilguneetan ibiltzea, etab.

Pedibusak eta bizibusak

2013an zehar CEAk pedibusak eta bizibusak eskaini zituen (alegia, neska-mutikoak taldeka antolatzeko aukera, eskolarako joan-etorriak modu antolatuan oinoez edo bizikletaz egin zitzaten). Esperientzia pilotu gisa egin ziren, ikasleek eskolara joateko dituzten arazoak konpontzeko tresna gisa.

Hainbat ikastetxek erakutsi zuten ekimenean parte hartzeko interesa, baina azkenean bi ikastetxek soilik antolatu zituzten pedibus eta bizibusak CEAren laguntzarekin. 7 ibilbide antolatu ziren eta 56 ikaslek hartu zuten parte.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala