eues

Albistea

CEAk 'Salburua, ura eta bizia' liburua argitaratu du, hezegune honetako historia eta orainaren kontakizuna eginez

CEAko teknikari Luis Loboren testuekin eta David Quintasen argazkiekin, liburuak ibilbide xehea egiten du hezegune berezi honetako alderdirik esanguratsuenetatik. Tokiaren kokapen geografiko eta ekologikoa azaltzera zuzendutako lehen atalaren ondoren, lur hau apurka endekatu eta suntsitu zuten gorabehera historikoak laburbiltzen dira. Azken hamar urteetan urmaelak eta beren ingurunea leheneratzeko egin diren lanak deskribatu ondoren, lan hauek izan dituzten emaitzen balantzea egiten da hainbat ikuspuntutatik: gizarte aldetik, hidrologia et ingurumenaren ikuspuntutik, hirigintzari dagokionez, etab. Azkenik, etorkizunean bete beharko diren lan eta erronken aipamen labur bat egiten da.

Argitalpena Vitoria-Gasteizko Artium museoan aurkeztu zen 2004ko abenduaren 13an. Ekitaldian hitz egin zuten Ramsar Hitzarmenaren Europarako aholkulari Estelle Gironnetek, Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen ahaldun Marta Alañak, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen ziinegotzi José Antonio Pizarrok eta liburuko testuen egileak.

Liburua 10 €-ko salneurrian eros daiteke Vitoria-gasteizko liburudenda nagusietan, edo Arriaga-Euskalgintza banatzaileari eska dakioke 945 144501 telefonoan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala