eues

Albistea

CEAk programazio didaktiko bat prestatu du ikasleek bizikleta zirkulazio seguru eta arduratsua ikas dezaten

Bizikleta zirkulazioko ikastaroko ikaslea

Bizikleta zirkulazio seguru eta arduratsuko ikastaroak emateko programa (es)

2014-2015 ikasturtetik hasita, Vitoria-Gasteizko Udalak (CEAren bitartez), Eskolako Agenda 21aren markoan eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren diru laguntzarekin, mugikortasun autonomo eta aktiboa ari da bultzatzen eskolako joan-etorrietan. Aurrekoa posible egiteko, bizikleta zirkulazio seguru eta arduratsuko ikastaroak eskaini zaizkie ikastetxeei, beste jarduera batzuen artean, ikasleek bizikletaz seguru ibiltzen ikasteko hainbat gaitasun eta ohitura eskura ditzaten, trafikoaren gora-beherak baloratzen ikas dezaten eta eguneroko joan-etorriak egiteko erabiliko dituzten ibilbideak diseinatzen eta taxuz egiten ikas dezaten.

10 orduko ikastaro horiek oso praktikoak dira eta bi fasetan antolatzen dira, betiere taldearen ezaugarrietarako egokituta. Lehen fasea trafikorik gabeko esparru itxi batean egiten da. Fase horretan bizikletaren kontrola eta oinarrizko maniobren seinaleak egitea lantzen da, geroago hiriko zirkulazio baldintza errealetan erabili beharko baitituzte. Bigarren fasea eskolatik hurbil dagoen kaleren batean egiten da, trafiko lasaituko egoeran, kaleko gaineko erabiltzaileei ikasleak mota honetako ariketa bat egiten ari direla ohartaraziz. Ikastaroaren bigarren fase honetan gutxienez honako maniobra hauek praktikatzen dira:

  • Bidera sartzea
  • Bizikleta bideetatik, errei partekatuetatik, bidegurutzeetatik, etab. Zirkulatzea
  • Hainbat motatako bidegurutzeak (semaforoekin edo gabe, bidea uzteko seinalearekin, etab.)
  • Ezkerrera desbideratzea
  • Biribilguneetan sartzea, ibiltzea eta irtetea (aukerakoa)

Honako bideoan Vitoria-Gasteizen eman den ikastaroaren edukiak erakusten dira.

Erreferentzia gisa Erresuma Batuko Bikeability programa (bizikletaz ibiltzen ikasteko estatu mailako borondatezko programa) izanda, CEAk hura oinarritzat hartu eta beharrezko ikusi du mota horretako prestakuntza normalizatzea, ikasleek oinarrizko gaitasunak eskura ditzaten bizikletaz modu egokian ibiltzeko. Ikastaro horiek hezkuntzan txertatzeko unerik egokiena Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eskola programazioa dela uste dugu, ingurumen hezkuntzako eta bide hezkuntzako zeharkako ardatzetan, eta gaitasunetan oinarritutako eredu pedagogikoa proposatzen duen Heziberri 2020 proiektuaren baitan.

Horretarako, beharrezkoa da:

  • Ikasleek bizikletaz modu seguru era arduratsuan ibiltzen ikasteko prestakuntza estandarizatzea
  • Prestakuntza hori ikastetxeetako ikasgela programazioan txertatzeko formula aurkitzea
  • Programaren finantziazioa erabakitzea

CEAk lehen urratsa eman du eta programazio didaktiko bat idatzi du, gai honetan interesa duen eragile guztiekin partekatzeko eta bizikleta zirkulazioaren alorrean aurrera egiten jarraitzeko.

Bizikleta zirkulazio seguru eta arduratsuko ikastaroak emateko programa (es)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala