eues

Albistea

CEAk neguko jarduera programa aurkeztu du

> CEAren neguko agenda

CEAren neguko agenda

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak asmo handiko jarduera-programa antolatu du negurako, martxora arte. Eskaintzak hainbat jarduera barne hartzen ditu: erakusketak Ataria interpretazio zentroan, ingurumen kulturarekin eta bizikletarekin lotutako lantegiak eta ikastaroak, natura ibilbideak, eta familientzako askotariko jarduerak udalaren baliabide ezberdinetan.

Programan hiru erakusketa aurkituko ditugu: Alemaniako Natura Argazkilarien Elkarteak antolatutako 'European Wildlife Photographer of the Year' lehiaketa (urtarrilaren 21era arte); Luis Pancorboren 'Naturaren bideak' (urtarrilaren 30etik martxoaren 4ra) eta 'Lurraren erraietatik isurtzen den ura' (URA-Uraren Agentziak eta CEAk antolatua, martxoaren 13tik apirilaren 15era).

Horietaz gain, 'naturalistaren lantegia' izeneko jarduerak jarraituko du, 6 eta 14 urte bitarteko umeentzat. Neguko larunbatetan egingo da jarduera, eta mikrougaztunen mundua ezagutzen, hegaztien lumak erabiliz orriak markatzekoak egiten eta intsektuentzako hotelak eraikitzen ikasteko bide emango du, besteak beste.

Hitzaldietan hauek nabarmendu daitezke: Miriam Martínez de Egiduak Arabako orkatzei buruz urtarrilaren 18an (osteguna) emango duena, 19.00etan, eta Aranzadiren ornitologia-mintegien barruan 'Hegaztien argazkigintza Euskadin' gaitzat duena (otsailaren 22an, osteguna, 19.00etan).

Orobat, Al Andaluseko elikadura, nekazaritza eta paisaiei buruzko hitzaldi bat antolatu du CEAk Olarizuko lorategi botanikoan, eta ekintza horren osagarri gisa, sukaldaritza andalustarrari buruzko lantegia eskainiko du, Mamia okindegiarekin lankidetzan. Horrez gain, ibilketa nordikoari (Nordic walking) buruzko hastapen-ikastaro berritzailea antolatu da Olarizuko etxaldean. Ohi bezala, CEAk antolatutako natura ibilbideek osatzen dute agenda, besteren artean, 'Urubi arruntaren gaua' eta familia osoarentzako hegazti behaketa ingelesez. Hezeguneen Mundu Eguna ere ospatuko da, eta baso-igel jauzkaria ezagutzeko bisitak izango dira.

Programa osoa hemen eskuratu daiteke. Jardueretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, udalaren webgunean, Atarian, 010 telefono zenbakian edo gizarte etxeetan. Jardueren tarifak ere leku horietan kontsultatu daitezke.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala