eues

Albistea

CEAk Natura 2000 Sarearen hedapenean kolaboratzen du

Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 Sarea ezagutzera emateko jarduera programa bat antolatu du. Habitat naturala eta basa landaretza eta faunagatik babes berezia behar duten guneen Europako sarea da Natura 2000 Sarea. Programaren barruan hiru Lurralde Historikoetako 35 herrialdetan egongo den erakusketa ibiltaria, mahai-inguruak eta gaiarekin lotutako hitzaldiak daude.

"Bizitzarako lekuak, pertsonentzako lekuak" izeneko erakusketa Vitoria-Gasteizen egon zen ikusgai lehen aldiz, Olarizuko etxaldean hain zuzen ere. Bertan inauguratu zuten erakusketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Euskadiko La Caixako ordezkariak eta Vitoria-Gasteizko alkateak. CEAk mahai-inguru bat eta Natura 2000 Sarearen gaineko saio bat antolatu zituen Ekologiaren Gelaren egitarauaren barruan. 

Informazio gehiago hemen:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3074/eu/contenidos/informacion/expo_natura2000/eu_expo/indice.html

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala