CEAk liburuxka bat editatu du Lakua auzoko berdeguneak eta lursail hutsak naturalizatzeko proiektua aurkezteko
Liburuxka euskara-gaztelania eta gaztelania-ingelesa bertsioetan argitaratu da. Lakua auzoko hainbat gunetan haien ingurumen funtzionaltasunak hobetzeko eta kudeaketa kostuak jaisteko gauzatzen ari diren lanak erakusten dira bertan. Proiektu pilotua da, hiriko beste toki batzuetan ere aplika daitezkeen konponbideak probatzeko baliatzen ari dena.
Fitxen bidez, eta hasierako eta bukaerako egoera alderatzen dituzten ilustrazioak erabiliz, orain arte egin diren ekintza mota zenbait erakusten dira, esaterako biribilguneetan eta lursail hutsetan sortu diren basoak, bioaniztasuna sustatzen dituzten elementuen instalazioa, drenaje sistemak, lorezaintzako sistema eraginkorragoak, etab.
> Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdearen webgunea