Albistea

CEAk lankidetza hitzarmenak sinatu ditu New Yorkeko Unibertsitatearekin eta Txileko Santiago hiriarekin

CEAk lankidetza hitzarmenak sinatu ditu New Yorkeko Unibertsitateko College of Environmental Science & Forestry ikastetxearekin eta Santiago de Chile udalerriarekin.

Bi kasuetan, hitzarmenaren xedea da ingurumen kontserbazioaren eta jasangarritasunaren alorretan aurrera egitea ahalbidetuko duten praktikak eta ekimen berritzaileak sustatzea. Xede hori gauzatzeko, ezagutzak eta esperientziak elkar trukatuko dira.

Hitzarmenen markoaren baitan, interes komunekoak diren esparruetan proiektu bateratuak gauzatuko dira, elkarlanean. Jarduera zientifiko-teknikoak egingo dira: bilera zientifikoak, prestakuntza programak, lantegiak, mintegiak eta askotariko irakaskuntza jarduerak, materialen edizioa bai paperean bai formatu digitalean, datu bankuen sorrera, etab.