eues

Albistea

CEAk IRRIGESTLIFE proiektuan parte hartuko du 2015eko ekaina arte

IRRIGESTLIFE proiektuak Europar Batasunaren LIFE programaren babesa dauka. LIFE programak lanen kostuaren %50 ordainduko du. Proiektua 2012ko irailean hasi zen eta 2015eko ekainean amaituko da, eta bere aurrekontua 2.817.737 eurokoa da.

CEAz gain, beste hauek ari dira parte hartzen proiektuan: Viveros Perica, Estudios GIS eta Prysma Calidad y Medio Ambiente enpresak, eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Parke eta Lorategien Unitatea.

Hiriko lorategien ureztatzean erabiltzen den ur guztiaren %30 aurrezteko balioko duen ureztatze sistema adimenduna garatzea da helburua. Horretarako, hirian jadanik existitzen diren ureztatze azpiegiturak ahalik eta gehien erabiltzea onartuko duten lau prototipo sortuko dira; eta GIS sistema batean integratuko dira, udal teknikariek ureztatzea modu eraginkorragoan kudea dezaten.

Hurrengo urratsak emango dira:

  • Vitoria-Gasteizen dauden ureztatze unitate guztien inbentarioa, benetan dauden ureztatze premiak hobeto ezagutzeko.
  • Lorategi bakoitzak dituen ureztatze premia zehatzen doitzea ahalbidetuko dituzten funtsezko parametroak finkatzea.
  • Hiriko unitate guztien ezaugarri mikroklimatikoak ezagutzea eta berdeguneen aldagai klimatiko eta agronomikoak monitorizatzea sentsoreen bidez.
  • Ureztatze sarea hobetzea, sistemaren akatsak, ureztatze premiak eta ureztatze ekintzak in situ eta denbora errealean identifikatzeko gai izango diren programatzaileen eta kontagailuen sistema unibertsala, GIS sistema batekin integratuta egongo dena, sortuz.
  • Hiriko lorategiak lotuko dituen datu transmisioko sare bat sortzea, datuen komunikazio premiak betetzeko bai proiektuan bai haren ondoren.
  • Ureztatze unitate bakoitzaren eraginkortasunari buruzko datuak eskuratzea, ur emarien eta ureztatze denboren datuak hartuko dituen sistema baten bidez. Horri esker, denbora errealean ezagutuko da edozein akats, aberia edo apurketa, eta alarmen sistema baten bidez uraren igarobideak itxiko dira arazoak dauden puntuetan.
  • Ureztatze sistemarekin harremana duten udal eragileen koordinazioa, esaterako lanen plangintza, kudeaketa eta kontrola daramatenena, trafikoaren kudeaketa, etab.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala