Albistea
CEAk ingurumenaren arloko prestakuntza eta ikerketarako 7 bekarako deialdia ireki du jadanik
Gasteizko udalerrian ingurumena zaintzearekin eta hobetzearekin zerikusia duten gaien inguruko ikasketak eta proiektuak egiteko 7 beka emateko deialdia egin du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak. Gazte lizentziatuei zuzendutako beka horien iraupena 12 hilabetekoa izango da, eta beste urte batez luzatu ahal izango dira.
Eskariak aurkezteko epea abenduaren 23an bukatuko da.