eues

Albistea

CEAk hogei bat jarduera antolatu ditu aurtengo udarako, besteak beste, erakusketak, lantegiak eta natura ibilbideak

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) hogei bat jarduera antolatu ditu aurtengo udarako, uztailaren 7tik hasita irailaren bukaerara arte. Eskaintzak hainbat jarduera barne hartzen ditu: erakusketak Ataria interpretazio zentroan, ingurumen kulturarekin lotutako lantegiak eta ikastaroak, natura ibilbideak, eta familientzako askotariko jarduerak udalaren baliabide ezberdinetan.

Programan hiru erakusketa aurkituko ditugu: "Intsektuak: forma eta irudien mikrokosmosa", Biodibertsitatearen Museoa eta Alacanteko Unibertsitatearena, ekainaren 7tik uztailaren 17ra arte; "Nepal, bizitzaren zikloa", Tato Edroso argazkilariarena, uztailaren 26tik irailaren 4ra arte, eta "Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila", Ramón Arambarri eta Mario Bregaña naturako argazkilariena, irailaren 13tik urriaren 16ra arte.

Bestetik, ingurumenarekin lotutako hitzaldi bat ere antolatu du IGIk, irailaren 17an: gaueko tximeletak identifikatzeko ikastaroa, Zerynthia elkartearen eskutik.

Uda garairako jarduera aproposenetako bat natura ibilbideak ditugu. Zehazki, ibilbide hauek antolatu dira: "Santo Tomas errekan barrena"; "Uda eta hegaztiak Salburuan" izeneko ibilbide gidatua; "Zetazeoak 10etan begiztatu" jarduera, Euskadiko Biodibertsitate Zentroarekiko lankidetzan eta Bermeotik irtenda; "Hegazti migratzaileei beha", eta "Gauez, marrualdia entzuten".

Familientzako jarduerei dagokienez hainbat ditugu: "Bazkaleku aerostatikoa" izenekoa, erakusketetako bisitaldi gidatuak, "Izarren gaua", birziklatuz sortzeko lantegia, urtebetetzea naturaren erdian ospatzeko aukera (Atarian), bai eta "Dantza plazan" ere, Folklore Akademiaren lankidetzarekin, Atarian.

Jardueretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, udalaren webgunean, Atarian, 010ean edo gizarte etxeetan. Gogoratu langabeek % 15eko deskontua dutela.

Udako jardueren agenda (PDF)

CEAren jarduera guztien zerrenda osoa (weba)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala