CEAk hitzarmen bat sinatu du Arabako Autismo Elkartearekin
Arazoak izeneko elkarte honek autismoa eta garapenaren beste nahaste orokortu batzuk pairatzen dituzten lagunak biltzen ditu. Hitzarmenaren xedea baratzezaintza eta lorezaintza terapeutikoko jarduerak sustatzea da, frogatuta baitago teknika hauek eraginkortasun nabarmena dutela autismoa eta garapenaren beste nahaste orokortu batzuk jasatzen dituten pertsonen garapen eta egokitze orokorrean.
Hitzarmen honen bidez, CEAk Olarizuko baratzeetako lursail bat eskainiko du baratzezaintza jarduera terapeutiko gisa garatu ahal izateko. Gogoan izan behar da horrela Olarizuko baratzeen helburuetako bat betetzen dela, hau da, herritar talde eta elkarteek natur eta nekazaritza inguruneari eta, espezifikoki, baratzezaintza ekologikoari lotutako jarduerak garatu ahal izatea.
CEAk beharrezko material eta tresnak eskainiko ditu eta jarduera hau egiteko behar diren ekipamenduen erabilera ahalbidetuko du. Horrez gain, CEAko teknikariek baratzezaintza eta lorezaintza ekologikoko teknikei buruzko aholkuak emango dituzte.