eues

Albistea

CEAk hiru hitzarmen sinatu ditu elikagaien kontsumoan eta ekoizpenean eredu berri bat lortzen laguntzeko

Unibertsitateko baratzea

Gasteizko Udala aspalditik ari da lanean Nekazaritzako Elikagaien Estrategia batean, sektorea deskarbonizatzeko helburuarekin. Horretarako, besteak beste, elikagaien ekoizpen, eraldaketa, banaketa eta kontsumo katea bertakotu behar da. Ingurugiro gaietarako Ikastegiak (CEA) lankidetzan ari da, hainbat erakunde eta proiekturekin, bide horretan planteatzen diren erronkei irtenbideak bilatzeko.

Euskal Herriko Hazien Sarearen helburua biodibertsitatearen alde lan egitea da, baina nekazaritzaren alorreko biodibertsitatean, sarri ahaztuta geratzen den esparru bat baita hori. Helburu horrekin, barietate tradizionaletako informazioa eta material genetikoa (haziak) biltzen ditu, eta Olarizuko lorategi botanikoko landare germoplasmaren bankuan gordetzen eta ugaltzen ditu. CEArekin sinatutako hitzarmenaren esparruan, Nekazaritzako Biodibertsitatearen Euskal Zentroaren bidez landatutako ondarea kontserbatzeko eta babesteko proiektu bat garatzen hasi da Sarea, Basaldea baratze-enpresa ekologikoen udal-zentroan.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasleek sortu eta kudeatutako Arabako Campuseko baratze ekologikoak (HAZI CAMPUSA), berriz, hainbat urteko ibilbidea du, eta helburu nagusia du baratzea bera sendotzea eta indartzea unibertsitateko hezkuntza baliabide gisa, eta campuseko komunitatea elikadura sistema ekologiko eta bidezkoetan inplikatzea. CEArekin egindako lankidetza hitzarmenari esker, lan ildo berri bati ekin zaio, Gasteizko ikastetxeetako irakasleei eskola baratzeen eta beste naturgune batzuen aprobetxamendu didaktikorako tresnak eskaintzeko.

Hirugarren hitzarmena Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrarekin (Euskal Herriko Unibertsitatea) sinatu da. Prestakuntza eta ikerketa plataforma bat da, ordenamenduaren oinarri kontzeptualak berritzea sustatzen duena, paisaiak artikulatzen dituzten elementuen balorazio integralaren alde eginez. Hitzarmen horren xedea Gasteizko udalerriko kultur paisaien eta ondarearen arloan aplikatutako ikerketa lerro bat garatzea da, hasiera batean, Zadorra ibaiaren inguruko eremuan zentratuko dena, ohiko nekazaritza izaera duen hiri inguruko eremu horren balioak ezagutu eta zabaltzeko helburuarekin.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala