CEAk hiri baratzezaintzarekin lotutako proiektu autogestionatuak bideratzeko programa bat sustatu du
2016ko urritik 2017ko irailera bitartean, Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hiri baratzezaintzarekin lotutako ekimenak bideratzen laguntzeko proiektua sustatu du, taldeei zuzendua.
Proiektuan 20 taldek eta 250 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, eta askotariko jarduerak antolatu dira: hiri-baratzeei buruzko jardunaldiak, bilera irekiak, hitzaldiak, bisita gidatuak, baratzezaintzari eta baso jangarriei buruzko ikastaroak, herri-landaketak, lantegiak eta laguntza teknikoa emateko jardunaldiak.
Zenbait entitatek sustatutako proiektuak garatu dira: Bioalai, Down Araba-Isabel Orbe elkartea, udalaren enpresa-zentroak, LakuakoLore elkartea, Bideberria harrera zentroa, Erdi Aroko hiriguneko auzoko taldeak, Zabalortu elkartea, Arriagako eta Ariznabarreko adinekoentzako zentro soziokulturalak, eta Basalburu elkartea.
Programaren arrakasta ikusirik, eta herritar taldeen ekimenak elikadurari dagokionez hiri iraunkorra izateko bidean funtsezkoak direlakoan, CEAk beste urte batez jarraituko du proiektua lantzen.
CEAren webgunean kontsultatu daiteke hiri baratzezaintza sustatzeko programa horren oroitidazkia.
> Baratze kolektiboen proiektuaren oroitidazkia 2016-2017 (es)