eues

Albistea

CEAk Etxe Berdeen programaren edizio berria antolatuko du

2015ean egin zen lehen edizioak izan zuen arrakasta ikusita -25 familiak hartu zuten parte- aurten CEAk beste deialdi bat egingo du Gasteizko 50 familiak egitasmo horretan sar daitezen.

Egitasmoaren helburua ingurumen sentsibilizazioa sustatzea da gasteiztarren artean, batez ere etxeko kontsumoak murriz ditzaten eta eguneroko ohiturak aldatuz etxebizitza eraginkorrago eta ekologikoak sor ditzaten, horrela hiriaren ingurumen inpaktua gutxitzen lagunduz. Ekimenak aholku pertsonalizatuak eskaintzen dizkie familiei, bai ingurumenaren ikuspuntutik bai ikuspuntu ekonomikotik etxebizitza eraginkorrago eta jasangarriagoa lor dezaten.

Izena emateko baldintzak, epeak, programaren edukiak, etab. aurki argitaratuko dira udal webgunean eta hedabideen bidez.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala