eues

Albistea

CEAk eta Vitoria-Gasteizko Garapenerako Lankidetzako Zerbitzuak misio tekniko batean parte hartu dute El Salvadorren, Tehuacáneko parke ekoturistikoa bultzatzeko helburuz

Tehuacáneko jangela

Parkea Tecoluca udalerrian kokatuta dago, babestutako naturagune batean. Eremuaren jabea estatua da eta Ingurumen eta Natura Baliabideen Ministerioaren tutoretzapean dago. Zerbitzu turistikoak eta ingurumen-hezkuntza eskaintzeko sortutako ekipamendua da parkea. Hortaz, helburu bikoitza du: babestutako gunearen kontserbazioan laguntzea eta udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzea.

Proiektua 2009ko azaroan abiarazi ondoren, aurreikusitakoaren arabera funtzionatzeko bultzada baten beharra zuela ikusi zuen Garapenerako Lankidetzako Zerbitzuak, udal-lankidetzaren bidez finantzatutako proiektuen gaineko jarraipen teknikoa egitean. Hori dela eta, CEAren laguntza eskatu zuen, erakunde horrek proiektua ezagutzen baitzuen eta hura exekutatzeko fasean ikuskatu eta aholkatu baitzuen. Zehazki, CEAko teknikari bat El Salvadorrera joateko eta, bertako teknikariekin batera, ekipamenduen kudeaketa-plana zehazten lan egiteko eskatu zuten.

Gasteizko misio teknikoak Tecolucako teknikari eta ordezkari politikoekin batera egindako lanaren ondorioz, Tehuacáneko parke ekoturistikoa kudeatzeko planaren oinarrizko eskema egin eta parkea bultzatu eta dinamizatzeko lehentasunak finkatu dituzte.

Misioan hondakinen kudeaketako udal teknikari batek ere parte hartu zuen, Tecolucako alkatetzako arduradunekin problematika honen inguruan lan eginez.

Garapenerako Lankidetzako Zerbitzuak Tecolucako alkatetzarekin lankidetza hauekin jarraitzeko akordioak hitzartuko dituela espero da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala