eues

Albistea

CEAk eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak Ingurumen Heziketari buruzko 2. Hitzarmena sinatu dute

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak lankidetzako marko egonkorra egituratzeko hitzarmena sinatu zuten iragan 2003an, garapen jasangarriari lotutako ingurumen-heziketako ekimenak aurrera eramateko.

CEAk orain arte burutu duen zabalena Lankidetza horri esker garatutako aktibitate-programa da. Guztira 50 ekimen ezberdin gauzatu ziren; horietan, oro har, 45.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, eta Gasteizko nahiz inguruko herrietako 9.000 eskola-umek baino gehiagok.

Kopuru horiek eta horrelako jarduerek izan ohi duten harrera eta balorazio onak argi erakutsi dute Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta CEAren arteko lankidetza zeharo positiboa dela bi erakundeentzat; ondorioz, 2004. urtean eta ondokoetan ere lankidetza horri eustea desiragarria izango litzateke. Hala, iragan maiatzaren 18an, bi erakundeek garapen jasangarriari lotutako ingurumen-heziketarako 2. Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrek 2004. urtean zehar ere aktibitate-programa luzea ahalbidetuko du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala