eues

Albistea

CEAk eta UAGAk garapen iraunkorraren aldeko ekimenak bultzatuko dituzte nekazaritza guneetan

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) eta Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak (UAGA) ikerlana egingo dute datozen hamabi hilabeteotan, garapen iraunkorra bultzatzeko proposamenak eta ekimenak egite aldera; Vitoria-Gasteizko nekazaritza guneetako egungo egoera izango dute abiapuntu. Ikerlana bi erakundeek sinatu duten hitzarmena dela-eta egingo da, Udalak 60.000 euro eman ditu horretarako. "CEAn oso jakitun gara nekazaritza eredua herritarren bizi-kalitatean eragina duela, bai ingurumen arloan baita gizarte arloan ere, eta horregatik merezi duen garrantzia ematen diogu. Benetan uste dugu elkarlana oso onuragarria izango dela", azaldu du Alba Cañadasek, Ingurumen eta Iraunkortasun zinegotziak.

Dokumentuak honako helburuak ditu: paisaia balioa duen nekazaritza ingurua lortzea; nekazaritza-guneei azpiegiturak eta zerbitzuak eskaintzea nekazaritza ustiapenak errentagarri egite aldera; nekazaritza eredua bultzatzea, bideragarria ekonomikoki eta ingurumen aldetik iraunkorra; nekazaritza produktuen merkataritza eta aldaketa eredua bultzatzea; eta produkzio, ekologia, ingurumen, kultura eta ikerketa balioak zabaltze aldera, erabilera eta hezkuntza arloa bultzatzea nekazaritza jardueran trabarik eragin gabe.

Hori dela eta, jarraipen batzordea sortu dute CEA eta UAGAko teknikariez osatuta, eta urtean bitan bilduko da, gutxienez: jarduerak egiteko modua eta ikerlanen aurrerapena aztertuko du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala